XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
SINISTEN DET, SINISTEN DET- Sinisten det Jaungoiko Aita, gauza guztien Jabea, zeru eta lurraren Egilea.- Sinisten det Jesukristo, Haren Seme bakar gure Jauna, gurutzean hil ondoren piztu zala.
- Sinisten det Espiritu Santua, Eliza katoliku santua, Santuen alkartasuna, eta betiko bizitza Amen.
- Nere AITA Jaungoikoa da, guztia Berari zor diot.
- Nere irakasle ta salbatzaile JESUS da.
- JAINKOAK gizaki guztiak
On egiñaz igaro zuen bere bizia.
- Guk ez degu beti on dana egiten, Jainkoaren nahia ez degu betetzen, eta Berarengandik urrutiratzen gera.
Bere maitasuna albora utzita, eskergabeko gera Berarekin.
Horrela jokatzen degun aldi bakoitzean Pekatu egiten degu.
- Baina Jainkoa ona eta bihotz bera da: Damutu eta Berarengana joaten bagera, Berak barkatzen digu.
Jainkoa beti gertu dago guri barkatzeko.
Hortarako eman digu opari hau: AITORTZA.
- Berak mirari asko egin zituen, eta orain mirari asko egiten jarraitzen du SAKRAMENTUEN bitartez.
Sakramentuak Jainkoaren lagun egiteko, Jesusek eman dizkigun opari ta laguntzak dira.